Faktoria
Urdaibai Bird Center
Kuliska hankahoria agertu da
Hegaztiak hurbiltzen hasi dira eta oso garai polita da padura bisitatzeko
-
12:18 min
Urdaibai Bird Centerren bada zer ikusirik uda honetan. Berriki hainbat hegazti espezie bisitan etorri dira padurara. Zankaluzeen artean bitxi-bitxia den hegaztia agertu da: kuliska hankahoria.
Izatez Alaska eta Quebec artean umatu eta gero negua pasatzera Peruko kostaldera eta inguruetara joaten da. Bada, Urdaibaira bisitan bazoazte, bertan ikusiko dituzue. Baita, besteak beste, arrano arrantzale gazteak ere, duela gutxi paduran askatu dituztenak. Edorta Unamunok kontatu dizkigu hauek eta beste kontu batzuk.