Faktoria
Abuztuak 1
Emakumeentzako lehen trainerua aztergai, asteleheneko 'Faktoria'n
Euskadi Irratia
EiTB
Branka enpresako Jon Lasak emakumeentzako propio egindako lehen traineruaz arituko zaigu, 11:00etatik aurrera.
9:30ean abiatuko da asteleheneko 'Faktoria' magazina. Andoni Urbistondo, Beñat Zarrabeitia eta Ibon Gaztañazpirekin, asteko kirol albisteen solasaldia izango dugu entzungai. 10 :30etik aurrera, Lander Garrok, astero bezala, udan irakurtzeko liburuak gomendatzera etorriko da gurera.
11:00etatik aurrera, Branka enpresako trainerugilea den Jon Lasa eta Itziar Olasagasti Orioko arraunlaria izango ditugu gonbidatu. Beraiekin, neskentzat propio eraikitako lehenengo traineruaz arituko gara, besteak beste.
besteak beste.