Faktoria
Welcome Mr. Hitchcock
Alfred Hitchcock Euskal Herrian barrena ibili zenekoa
1958an Alfred Hitchcock eta bere emazte Alma Revillek lau eguneko txangoa egin zuten Euskal Herrian barrena. Bidaia hura gogoratzeko erakusketa antolatu du orain Donostia 2016k.
-
8:55 min
"Vertigo" filma Donostiako Zinemaldian estreinatu zen 1958an eta okasioa aprobetxatu zuten Alfred Hitchockek eta bere emazte Alma Revillek Donostia inguruan lau eguneko txangoa egiteko.
Bi kazetari izan zituzten beraiekin etengabe eta horri esker ondo dokumentatutako bidaia da.
Argazki haiek, 100 baino gehiago, berreskuratu eta erakusketa antolatu dute Donostia 2016k eta Zinemaldiak.