Itxi

Faktoria

Ikasturte berria

Iparraldeko ikasturte berria abiatu dute, segurtasun neurripean

Paxkal Indo Seaskako presidentearen iritzia bildu eta Hendaiako Le Ville ikastetxe publikora hurbildu da 'Faktoria'.

  • 9:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

Atentatuak saihesteko Frantziako Gobernuak ikastetxe guztiei agindu dizkien segurtasun neurri berrien menpean hasi dute ikasturtea Iparraldean. Seaskan ez dute informaziorik jaso barne ministeriotik, eta, orokorrean, ez diote garrantzia berezirik ematen aginduari. Paxkal Indok esan digunez, ez dute zehaztazun teknikorik jaso, ez nork ordaindu behar dituen aldaketak eta "komunikazio kanpaina" handi baten moduan hartu dituzte Paristik etorritako erabakiak.

Hendaiako Le Ville bigarren hezkuntzako eskola publikoan, aldiz, hartu dituzte neurriak, eta ikastetxe atarietan gaur nabaria izan da poliziaren presentzia. Kotte Ezenarro Hendaiako alkateak eskola atarian esan du, bizi dugun egoeran, nahitaezkoa dela guztion segurtasun gaietan adi egotea.