Itxi

Faktoria

Bular minbizia

'Pena da ikerketarako dirua inbertsio pribatutik eskuratu behar izatea'

Arkaitz Carracedo ikerketa-buruak kontatu digunez, bularreko minbizi larrienak (negatibo hirukoitza) sendabidea izan dezake.

  • 19:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bularreko minbizi larriena, negatibo hirukoitza, dutenentzat itxaropen izpia piztu du Euskal Herriko CIC Biogune taldeak egin duen azken ikerketak. Arkaitz Carracedo ikerketa-burua 'Faktoria'n izan dugu gonbidatu, aurkikuntzaren nondik norakoen berri ematen.

Carracedok 'Faktoria'n esan duenez, bularreko minbizi larrienak sendabidea izan dezake. Ikerketa honen bitartez, minbizi mota honek “zer nolako ezberdintasun eta ezaugarriak” dituen argitu du lan-taldeak. Zientzialariak esan digunez, proteina batek du minbiziaren giltza; alegia, proteina honen bitartez lortu dute minbizia duten pertsonen zelulen informazioa ateratzea.

Arratoiekin egindako frogetan, negatibo hirukoitza minbizia dutenei aipatutako proteina erantsiz gero, zelulek minbizia sortzeko gaitasuna galtzen dutela ikusi dute. Beraz, proteina hori inhibitzeko farmakoak litzateke gaitz honi aurre egiteko lehen urratsa.

Ikerketaren emaitza arrakastatsua izan den arren, aurrekontu aldetik hobetzeko asko dagoela adierazi du Arkatiz Carracedok. Oraingo honetan, minbiziaren aurkako elkarteen eta Kataluniako Fero fundazioaren donazioei esker atera dute aurrera ikerketa. Gainera, orokorrean, honelako proiektuek fundazioen bekak baino ez dituztela jasotzen adierazi du.