Faktoria
San Juan baleontziaren proiektua gertutik, gaurko 'Faktoria'n
Albaola Itsas-Kultur Faktoriaren proiektuan murgilduko gara erreportaje berezi baten bitartez.
7:00etan abiatuko da asteleheneko 'Faktoria', albistegiarekin. 8.00etatik aurrera, aktualitateari lotutako elkarrizketak eta eguneko lerro-buruen analisia izango dugu entzungai.
9:30ean, Ibon Sarasola hizkuntzalaria izango dugu gonbidatu, eta hainbat herritan indarkeria matxistaren kontra abian jarritako kanpainen esloganak izango ditu hizpide. “Ez ezetz da”, “ez da ez” eta antzerakoak aztertuko ditu hizkuntzalariak.
Jarraian, Albaola Itsas-Kultur Faktoriaren azken proiektuan murgilduko da ‘Faktoria’. Oihane Yustosek San Juan baleontziaren eraikuntzaren nondik norakoak kontatuko dizkigu erreportaje berezi batean.
Magazinean, Espainiako Itzuliko etapa guztiak egiten ari den Augustin izeneko belgikar baten berri emango digu Peio Goikoetxea txirrindulariak.
xirrindulariak.