Itxi

Faktoria

Hauteskunde kanpaina

Joseba Egibar: 'EAJk gutxiengoan osatu behar luke gobernua'

Joseba Egibar Eusko Alderdi Jeltzaleko Gipuzkoako zerrendaburua izan da gaur Euskadi Irratiko 'Faktoria'n.

  • 20:15 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eusko Alderdi Jeltzaleko EAJren zerrendaburua izan dugu gonbidatu gaur goizeko 'Faktoria'n.

Etorkizunera begira jarri da Egibar. Irailaren 25eko hauteskundeetan, EAJk "politika publikoetan eragina duten eskumen guztiak" nahi dituela esan du Joseba Egibarrek. Bere esanetan, Estatu egiturak lortzeko urratsak eman behar dira, eta horretarako, "erabakitzeko eskubidearen alde gauden alderdi guztien artean gutxieneko oinarriak adostu beharko lirateke Legebiltzarrean".

Arlo ekonomikoari dagokionez, etorkizunera begira, EAJk "industriaren aldeko apustua" egin behar duela nabarmendu du Egibarrek. Bere hitzetan, lanpostu berriak sortzeaz gain, kontratuak "itxurazkoak" eta "debora luzerakoak" izatea lortu nahi dute.