Itxi

Faktoria

Nafarroako landa garapena

'Euriteekin, suteen errautsak errekara iritsi eta arazoak sor litezke'

Isabel Elizalde, Nafarroako gobernuko ingurumen eta landa garapenerako kontseilaria 'Faktoria'n izan da.

  • 7:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nafarroako Gobernuak bizpahiru aste barru erabakiko du udaran Iruñerria kiskali duen sutearen benetako eraginaz. Datu horiek eskutan, Uxue Barkosen Gobernuak, Espainiako Gobernuari hondamendi gune izendatzea eskatuko ote dion erabakiko du.

Azken hiru hamarkadetan izan den sute larrienak Nafarroako mendi asko belztuta utzi ditu, eta orain, sute horien errautsek sortzen dute kezka. Isabel Elizalde ingurumen eta landa garapenerako kontseilariaren arabera, zaparrada gogorrak baldin badira, errautsak ibaietara iritsi eta errekak kutsatu ditzake.