Faktoria
Lizardi saria 2016
'Gai serioagoetan asmatu nuelako erori zen txapela nire buru gainera'
Unai Mendizabal bertsolari zizurkildarrak jantzi du 2016ko Lizardi sariketako txapela. Bertso onenaren saria ere eskuratu du. Faktorian izan dugu txapelduna.
-
16:38 min



Hilaren 2an jokatu zen finala Zarauzko Modelo aretoan eta Unai Mendizabalek eskuratu zuen txapela. Bertso onenaren saria ere berak lortu zuen kartzelako hirugarren bertsoarekin.
Bizitza osoa bertsoaren inguruan eman duen arren, ez da beti txapelketetan ibili. Eskolartekoak bukatu eta beharrezko konfiantza ez zuela eta, lehiaketak alboratu zituen. Adinean aurrera egin ahala, segurtasuna irabaziz joan da eta inertziaz, txapelketetara bueltatu da, gozatu egiten du orain. Dena den, aitortu digu libreko saioak direla bere gustokoenak; afariak edo poteoak. Gehiago luza daitezke, jendea gertuago sentitzen da... beroagoak dira azken finean. Era berean, bertsolariak giro ezberdinetara egokitu behar duela uste du, kamaleoia izan behar duela.
Irakaslea da bertso eskoletan zein hezkuntza arautuan eta gustura dabil. Etorkizunari buruz galdetuta, ez du asmo jakinik, etorriko da etorri behar duena.