Faktoria
Kirol tertulia
I. Gaztañazpi: 'Nesken arrauna nabarmendu behar da aurtengo Kontxan'
Astelehenetako kirol tertulian Kontxako Bandera, soka-tira, futbola eta Espainiako itzulia izan ditugu hizpide Ibon Gaztañazpi, Beñat Zarrabeitia eta Andoni Urbistondorekin.
-
21:59 min
Bermeo-Urdaibai eta Pasai Donibane izan dira aurtengo Kontxako irabazleak. Mutiletan Urdaibaik hirugarren aldiz irabazi du jarraian Kontxako bandera, Hondarribiari aurre hartuz. Nesketan ere, San Juanek hirugarren urtez eskuratu du bandera, nahiz eta Hibaika azkarragoa izan zen bigarren jardunaldian. Tertuliakideek neskek arraunean egin duten lan ona azpimarratu nahi izan dute. Urdaibairi meriturik kendu gabe, neskek eman zuten maila ona goratu dute.
Euskal Herriko soka-tira taldeak munduko txapelketa irabazi duela eta, euskal gizartea egokien ordezkatzen duen ereserkia zein den zalantzan jarri da. "Gora ta gora", "ikusi mendizaleak"... zeinek behar luke Euskal Herriko ereserkia?