Itxi

Faktoria

MUSIKA

Trikitixa eta dance musika nahastuta

Gotzon Batikon trikitilaria da eta Trikizio taldean jotzeaz gain The middle fingers proiektua ere badu, musika elektronikoa eta trikitia nahasten dituena. Gaur bere musika ibilbideaz aritu zaigu.

  • 10:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Trikizio taldean trikitia eta pop musika nahasten ditu, eta The middle fingersen, berriz, dance musika nashaten du musika tradizionalagoarekin. Bigarren proiektu hau oso berritzailea izan da eta mota guztietako kritikak jaso dituela esan du Batikonek.

Hori gutxi balitz, Lurra antzerki proiektuan ere badabil Gotzon Batikon. Proiektu honetan euskal musika, antzerkia eta zirkoa nahasten dituzte eta ikusteak pena merezi duela esan digu. Fabrika bateko lankideak nagusiaren aurka altxatzen dira eta hori da emanaldiaren gaia. Ez digu gehiago kontatu, jakin nahi duenak azarotik aurrera izango du ikusteko aukera, emanaldiak hasten direnean.