Faktoria
ERASO SEXISTAK
Xabier Amuriza: 'Eraso sexisten aurka autodefentsa indartu behar da'
Udako jaietan eman diren eraso sexisten inguruan aritu gara Xabier Amuriza eta Carlos Cidekin. Amurizak argi du, autodefentsa dela bultzatu behar dena, emakumeak ahaldundu eta erasoei aurre egiteko.
-
16:17 min
Uda honetan, eraso sexisten salaketa askoren berri izan dugu Iruñeko Sanferminetan hasi eta gaur arte. Salaketak soilik ez, mobilizazioak ere ugariak izan dira, euskal jendartea kalera atera baita eraso hauek gaitzestera.
Xabier Amurizak hezkuntzaren garrantzia azpimarratu du, indarkeria matxistaren aurkakoa oinarritik egin beharreko lana delako. Hala ere, hezkuntzatik, administrazioetatik, edo manifestazioen bidez ezinezkoa da kasu guztietara heldu eta eraso sexistekin amaitzea. Beraz, bide horretan indartu beharrekoa autodefentsa dela uste du Amurizak, izan banaka zein taldeka gertaera hauen aurrean erantzuteko. Carlos Cidek, berriz, gogoratu du ezin dugula pentsatu ekialdean ez bezala mendebaldean emakumeak aske direnik; eta horrelako kasuek erakusten dutela hori ez dela horrela.