Itxi

Faktoria

JAIAK

Txupinazoan irina botaz gero, zeliakoek ezin dute parte hartu

Antsoaingo Udalak herritarrei txupinazoan irinik ez botatzeko gomendatu die, zeliakoei kalte egiten dielako irina arnasteak. Neurri honekin, txupinazoan denek parte hartu ahal izatea nahi dute.

  • 7:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zeliakoak diren pertsonei osasunean kalte gehiago egiten die irina arnasteak jateak berak baino. Hau jakinik, Antsoaingo Udalak herritarrei txupinazora irinik ez eramateko gomendatu die. Horrela, denek hartu ahalko dutelako parte.

Gaur, osteguna, 18:00etan emango diete hasiera Antsoaingo jaiei. Marta Diez Antsoaingo kultura eta jaien zinegotzia izan dugu Faktoria saioan eta esan digu oso harrera ona izan duela Udalaren gomendioak.