Itxi

Faktoria

AHT-ren kalteak

Iturburua lehortuta AHT-ren lanen ondorioz

Abiadura Handiko Trenaren zati handi bat (Gipuzkoan %70) tunelean doa eta horrek eragin nabarmena izan du lur azpiko akuiferoetan. Hainbat iturburu lehortu egin dira. Gaia aztertu dugu Faktorian.

  • 10:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sorabilla auzoan 40 bizilagunetik gora urik gabe geratu ziren ekainean Abiadura Handiko Trenaren lanek euren iturburua lehortu ostean. Mota honetako kasu bat baino gehiago izan dira Hernialde eta Andoain artean.

Josu Arabaolaza kaltetuarekin hitz egin dugu eta Gipuzkoan, lanen ardura duen Euskal Trenbide Sareko, Gorka Erañak ere eman dizkigu argibideak.