Itxi

Faktoria

Igelak

Gorka Otxoa: "Igelak goxoki bat izan da niretzat"

Gaur estreinatuko da Zinemaldian Patxo Telleriaren hirugarren film luzea, "Igelak". Gorka Otxoa protagonista izan dugu Faktorian, "ilusioz eta pozik".  

  • Gorka Otxoa

    Gorka Otxoa

    20:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Donostiako Zinemaldiko Zinemira Sarien atarian aurkeztuko dute Igelak, Victoria Eugenian, gaueko 20:45etan, Ramon Barea zuzendariak bere ibilbidean zehar egindako lanengatik Zinemira Saria jaso aurretik. Euskaraz errodatua dago Igelak, eta Irizar Sarietako hautagaietako bat izango da. Hala ere, "jendearen kritika da onena" Gorka Otxoa protagonistarentzat.

Goxoki bat izan da Igelak aktore donostiarrarentzat. Etxean filmatu eta estreinatu, lagun artean eta pertsonaia interesgarri batekin gainera.

Eskorpioia eta igelaren elezaharrean oinarritzen da "Igelak" izenburua. Nola lagundu zion igelak eskorpioiari erreka pasatzen, eta gero eskorpioiak nola hil zuen igela, haren beharrik ez zuenean. Igelak, kasu honetan, etxerik gabeak dira, eta eskorpioiak, berriz, banketxeak, sistema.

Aktore talde zabala eta ezagunak hartu du parte. Otxoarekin batera ikusiko ditugu Miren Gaztañaga, Joxean Bengoetxea, Gurutze Beitia, Mikel Losada eta Itziar Ituño, besteak beste, eta musikak ere garrantzia handia hartuko du. "Pelikulako beste pertsonaia bat  da musika". Parte hartzaileen artean Gatibu taldea, Gari, Doctor Deseoko Francis, Esne Beltzako Xabi Solano, Ainhoa Arteta, Natxo de Felipe, Gose, Oreka TX... Horrez gain, sorpresa ugari topatuko ditugu "Igelak" filmean.

Abenduaren 2an estreinatuko da zine aretoetan, Durangoko Azoka aprobetxatuz.

Disko berria grabatzen ari zirela, Alex Sardui Gatibu taldeko abeslariarekin ere hitz egin dugu Faktorian.