Itxi

Faktoria

Auto istripuak

'Ama bati esan behar izan nion bere semea kotxe ezbeharrean hil zela'

Jon Sanchez udaltzaina da Durangon eta 'Istripuak Stop' elkarteak antolatutako ekimenean parte hartu du. Bi lagun hil zituen istripua eragin zuen gazte baten barkamen eskaera ere entzun zen.

  • 8:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Durangon, ehunka neraberen aurrean errepide ezbeharren inguruan kontzientziazio ariketa burutu zuten 'Istripuak Stop' elkarteko kideek.

Road show baten bidez, ezbeharren alde humanoa erakutsi zieten gaztetxoei. Besteak beste, Euskal Herrian lehen aldiz, bi pertsona hil zituen gidari gazte batek barkamen eskaera publiko egin zuen.

Jon Sanchez udaltzainak ere bere testigantza eskaini zuen, eta gurekin izan da 'Faktorian. Ama bati semea kotxe ezbeharrean hil zela esan izan zion unea ez du ahazteko. "Oraindik buruan ditut bere garrasiak", gogoratu du. Ekimenean ikusle izan ziren ikasleen iritziak ere jaso ditugu.