Itxi

Faktoria

Solifest

Kontzertua ikusteko sarrera diruarekin ez, elikagaiekin erosten da

Solifest musika jaialdia ari dira ospatzen Bilbon egunotan. Hiriko hainbat areto eta tabernetan eskainiko dira kontzertuak. Tartean, bisitari izan ditugun Hozten taldekoak Dock aretoan gaur.

  • 16:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

Solifest jaialdiak helburu argia du, Bizkaiko elikagai bankuarentzat janari biltzea. Hori dela eta, kontzertuetarako sarrerak ez dira diruz ordaintzen, janari bidez baizik.

Amaia Urberuaga Elikagai Bankuko kideak esan digunez, bereziki kontserbak, olioa eta gailetak bildu nahi dituzte. Kilo bat janariren truke eskuratuko genuke kontzertuetarako sarrera.

Hamaika kontzertu eskainiko dira Solifest jaialdiaren baitan igandera bitarte, Dock aretoan Hozten taldekoak entzuteko aukera izango da. Eneko Llona eta Mikel Martinez taldekideak Faktorian izan ditugu, eta zuzenean kontzertu txiki bat eskaini digute.

Hozten taldea

610x342.jpg" />