Itxi

Faktoria

Irailak 29

Familia Santuaren azken fasea eta nekazaritza biologikoa, 'Faktoria'n

Ostegun honetan, gainera, Ibon Sarasolaren tartea izango da, eta lantokian izan ohi den estresa ere izango dute aztergai.

Gai anitzak izango dira aztergai biharko 'Faktoria' saioan. Esaterako, Familia Santuaren basilikaren azken fasea eta laneko estresa izango dituzte hizpide magazinean, eta, albistegian, aldiz, nekazaritza ekologikoaz arituko dira eta Ibon Sarasola hizkuntzalariak euskarari buruzko asteroko leihoa zabalduko du.

07:00etan abiatuko da saioa albistegiarekin, eta, ordubete geroago, Maite Artolak gidatutako tartean, ekonomiaz hitz egingo dute Nico Cuenca adituarekin. Ondoren, solasaldi politikoa izango dute Bingen Zupiriak, Nerea Azurmendik eta Fermin Munarrizek. Eguneko albiste garrantzitsuenen errepasoa egin ondoren, 9:30en bueltan, Ibon Sarasolak hartuko du hitza, eta, amaitzeko, Biocultura azokaren atarian, nekazaritza ekologikoa izango da ardatz nagusia, Xabier Lejarzegi (ENEEKen koordinatzailea). Alazne Itxauspe (Ehne Bizkaiako ordezakria eta nekazaria) eta Amaia Ortiz Barredo (neikerreko ordezkaria) gonbidatuekin.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, eta Eli Zunzunegirekin, EiTBk Bartzelonan duen berriemailearekin, hitz egingo du Familia Santuaren basilikaren azken faseaz. Idoia Torregarairen umore printzarekin, Joxe Mari Apaolazaren kirol tartearekin eta Markos Zapiainen filosofia ikasgaiarekin, 11:00etara helduko da saioa, eta, ondoren, Mikel Chamizo musika konposatzaileak Carl Offen Carmina Burana izango du hizpide. Joseba Kamio kiroletako  marka babesleei buruz arituko da, eta, 11:30ean, Joelette aulkia ezagutuko du. Asmakuntza horren bitartez, ezinduek mendira igo ahal izango dute. Iñigo Guirado Gurpiltrek by Kemenekoa da, eta aulkia eramango duen boluntarioetako bat izango da. Fernando Mitxelena, berriz, Kemen elkarteko zuzendaria da, eta aulkia probatu du berak.

12:00etan, Jose Andres Alvaro Ocariz biografoaren txanda zango da; Blas de Oterori Iruñean egingo dioten omenaldiari buruz hitz egingo du. Gainera, Idoia Madarietak lantokian izan ohi den estresaz hitz egingo du, 'Estresa lantokian' jardunaldiei lotuta. Saioa amaitzeko, berriz, Tania Arriagaren asteroko hitzordua izango da, eta, ondoren, leihaketa.

7:00etatik 13:00era, 'Faktoria'n daukazu hitzordua.

kazu hitzordua.