Faktoria
Kaleetako muralak
Zumaiako kasua: mural, pintada eta kartelak kentzea agindu du Udalak
Zumaian, uda aurretik, Udal gobernu taldeak espazio publikotik kartel, pankarta, pintada, mural eta graffitiak ezabatzeko agindua eman zuen. Erabaki horren kontra "Kalea Guztiona da" ekimena sortu da.
-
Zumaian ezabatu duten muraletako bat. Argazkia: Kalea Guztiona Da
4:00 min
Kaleetako mural eta pintaden inguruan eztabaida piztu da azken hilabeteetan: nazioartean, Bruselan, mural erotiko bat ezabatu duelako Udalak eta, gertuago, Zumaian, garbitasuna argudiatuz, kaleetak pintada, grafitti, mural eta kartelak kentzea agindu duelako Udalak. 'Faktoria' saioan gai horri eldu nahi diogu, hurbilen dugunari helduta.
Zumaiako kasua ezagutu dugu protagonisten ahotik: Oier Korta alkatea eta "Kalea Guztiona da" mugimenduko Maddirekin hitzegin dugu.
hitzegin dugu.