Faktoria
Urriak 3
Hungariak errefuxiatuen aurka hartutako neurriak hizpide, 'Faktoria'n
EiTB
Ane Irazabal ETBren nazioarteko berriemailea, CEAReko Ainhoa Garagalza eta SOS Arrazakeriako Anaitze Agirre arituko dira gaiaz.
-
Errefuxiatuak
07:00etan abiatuko da asteleheneko 'Faktoria', albistegiarekin, eta, ordubete geroago, aktualitateari lotutako elkarrizketak eta eguneko lerroburuen analisia izango dugu entzungai.
9:30ean, Hungariako erreferendumaren harira, errefuxiatuei buruzko tarte berezia izango da entzungai ‘Faktoria’n. Horretarako, Ane Irazabal ETBren nazioarteko kazetaria, CEAR erakundeko Ainhoa Garagalza eta SOS Arrazakeriako Anaitze Agirre izango dira saioan.