Itxi

Faktoria

Hartu.Tenka.Tira

Vianan, Nafarroa Oinezen, lagundu nahi?

Igandean ospatuko da Vianan aurtengo Nafarroa Oinez festa. Laguntzera joan nahi izatera, biziki estimatuko dute!

  • Nafarroa Oinezekologoa

    9:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Igandean ospatuko dute Vianan aurtengo Nafarroa Oinez, hori bai, festa Lodosako ikastolarekin batera antolatuta. Ana Galar koordinatzaileak "boluntario bila" dabiltzala kontatu digu Euskadi Irratiko 'Faktoria'n: "Inon behar bada, gure zonaldea da laguntza gehien behar den tokia, eta Euskal Herri osotik nahi genuke laguntza txandak betetzeko".

Inork laguntzera joan nahi balu, Nafarroa Oinez festaren web atarian sartu eta bertan dagoen galdetegia bete behar du, eta berehala jarriko dira boluntarioekin harremanean.

Ana Galar koordinatzaileak azaldu digunez, ingurunearen ispilu dira igandeko festa antolatu duten bi ikastetxeak, izan ere, "zonalde osoko ikasleak jasotzen" baitituzte bai Lodosako baita Vianako ikastolek.

nako ikastolek.

nako ikastolek.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Nafarroa Oinez