Faktoria
Memoria historikoa
Sagardia Goñi familiaren hilketa: Krimenik ankerrena argitu da
Gazteluko Legarrea leizean elkartu ditu 'Faktoria'k sendiaren ondorengoak, kasua argitara atera zuen Jose Mari Esparza idazlea eta Lurdes Herrasti Aranzadiko ikerlaria.
-
28:17 min
1936ko abuztuaren amaieran, Juana Josefa Goñi eta bere sei seme-alaba, Nafarroako Gaztelu herriko Legarreako leizera bota zituzten. Aranzadiko kideak gaur bertan ari dira familiaren hezurrak ateratzeko azken ahaleginean. 'Faktoria' joan den asteburuan leizean bertan izan zen deshobiratzeen lekuko zuzen.
Hainbeste urteren ostean, ilunpe horretan gertatutakoa kondaira bat izan zitekeela ere pentsatu zitekeen; orain ordea, badakigu noiz eta nola gertatu zen. Leizean elkartu ditu sendiaren ondorengoak, kasua argitara atera zuen Jose Mari Esparza idazlea, eta Lurdes Herrasti Aranzadiko ikerlaria. Sentimendu kontrajarriz betetako erreportajea osatu du Igotz Alkorta lankideak.
ong> lankideak.