Faktoria
Elkarrizketa
Dantza solteko txapeldunekin jolasean aritu gara
Xabi Artola eta Idoia Besada izan dira aurtengo Segurako dantza solte txapelketako irabazleak. Euren afizioaren berri eman gabe, entzuleak gure gonbidatuak nor diren asmatzeko lanean jarri ditugu.
-
19:44 min
Xabi Artola eta Idoia Besada izan dira aurtengo Segurako dantza solte txapelketako irabazleak. 'Faktoria'n izan ditugu biak, eta, esan digutenez, dantza soltean aritzeko, beharrezkoa da teknika egokia eta fisikoki prestatuta egotea. Baina gauza bereziago bat aipatu digute Artola eta Besadak, "bikotearekin kimika izatea" omen da funtsezkoa.
Argi dago kimika baduela bikoteak lehen txapelketan garaipena lortu baitute. Dantza pasio dute biek ere, dantza irakasle ere bai baitira, nahiz eta arkitektura eta ingenieritza ikasten ari diren, hurrenez hurren. Zorionak Xabi eta Idoia!
Xabi eta Idoia!