Itxi

Faktoria

Mikel Chamizoren tartea

Florence Fosters Jenkins, "munduko abeslari kaskarrena" ezagutu dugu

Mikel Chamizo adituak Florence Fosters Jenkinsen istorioa atera digu oroitzapenen kutxatik, bere bizitzan oinarrituta egin berri duten filma aitzakia hartuta.

  • 24:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

Florence Fosters Jenkins 1968an jaio zen Philadelphian, familia aberats batean. 20ko hamarkada hasierako gizartearen isla da bere bizitza, kapitalismoaren hasiera haietan, diruaren bidez edozer lor zitekeela sinesten zuen gizarte baten adierazle. Mikel Chamizo adituak kontatu digu haren biografia 'Faktoria'n.

Egia esan, ordea, Fosters Jenkins oso ondo moldatzen zen pianoarekin, umetan etxe zurian jotzera ere iritsi zen eta Europara joan nahi izan zuen musika ikasketetan sakontzera. Bere aitak, ordea ez zion utzi aberats baten ofizioa ez zelakoan. 17 urterekin etxetik alde egin zuen New Yorkera. Handik urte batzuetara beso batetik elbarri geratu zen istripu bat tarteko eta piano jole handi izateko bere ametsa desagertu egin zen. Aita hil eta bere ondasun guztien jabe egin ostean, hiriko pertsona aberatsenetakoa bihurtu zen eta bere musikarako pasioa abestera bideratu zuen. Irakasle ezagunak hartu zituen eta ondo ordaintzen zuenez, irakasle horiek ez zioten esaten egia, gaizki abesten zuela alegia. Hasieran lagun artean baesten zuen arren, bizitzaren azken urteetan jendaurreko kontzertuak ematera eta disko bat grabatzera iritsi zen. Orduan jaso zituen kritikek erasanda, bihotzekoak jota hil zen 1944an.

Munduko abeslari txarrena esaten zaio, eta gaur egun arte iritsi da bere izena, Maryl Streep protagonista duen filmean ikus dezakegu egunotan. Mikel Chamizoren tartea entzunda duzue xehetasun gehiago jakiteko aukera.

akiteko aukera.