Faktoria
Euskal moda
Kaikua eta euskal txapela jantzi moderno ere badira
Ander Astigarraga Elosegi txapelak enpresako produkzio arduraduna eta Oihane Pardo Kaiku egilea izan ditugu Faktorian. Jantzi tradizional horiek modako ere izan daitezkela erakutsi digute.
-
20:21 min
Kaikua eta euskal txapela tradizioarekin edo gabonekin lotzen ditugu askok. Baina egunerokorako ere balio dute, eta hori azaltzera etorri dira 'Faktoria'ra. Oihane Pardo diseinatzaileak kaiku modernoak egiten ditu, Gipuzkoan Lekeitiarra deitzen zaien estilokoak. Lanaren sorburuan bere esperientzia dago, "amonaren Lekeitiarra erabiltzen nuen nik, oso gustora erabiltzen nuen eta zahartu zenean, beste bat erosten saiatu nintzen eta ohartu nintzen orain zeudenak mozorroak zirela, kalitate eskasekoak. Orduan niretzat bat egitea pentsatu nuen eta horrela hasi zen dena". Gaur egun, kaiku ugari egiten ditu eskariaren arabera. "Euskal Herritik kanpo bizi izan naiz urte askotan eta bertan ere arrakasta izan du, are gehiago jantziaren tradizioaren berri ematerakoan", aipatu digu Pardok.
Biak ados daude jantzi tradizional hauek "desenkasilatu" egin behar direla esatean. Elosegi Txapelak enpresak urteak daramate lan horretan. "Txapela oso garrantzitsua da gure kulturan baina festetarako geratu da, egunerokoan ez dute erabiltzen gazteek. Hori hausteko ari gara beste eredu bat lantzen", azaldu digu. Koloretako txapelak eta diseinu aldetik erakargarriagoak izan daitezkenak egiten dituzte. "Txapelak nortasuna ematen du", azpimarratu digu.
pimarratu digu.