Itxi

Faktoria

Leonard Cohen

Izar paregabe baten ibilera

L.I.

EiTB

Sei hamarkadako joan-etorri profesional oparoa osatu zuen Kanadako poeta eta konpositore apartak

  • 26:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

1934ko irailaren 21ean jaioa, atzo, azaroaren 10ean, hil zen. Leonard Cohenen bizitza eta obraz hitz egin nahi badugu, sei hamarkadako ibilbide artistikoaz jardun behar dugu. Gainera, Leonard Cohenez hitz egin nahi badugu, idazle batez hitz egin behar dugu. Musikan ezer argitaratu baino lehen, nazioartean ospea eta errekonozimendua lortu zuen autorea baitzen. Beautiful Losers 1966ko bere nobelarekin, kritikoek James Joycerekin alderatu zuten. Musikan debuta hurrengo urtean egin zuen, 1967an. Hori baino lehenago, Suzanne bere konposizio ezaguna Judy Collins country abeslariak grabatu zuen, baita arrakasta handia lortu ere. Sei hamarkadako ibilbidearen hasiera izan zen hori. Kanadako bakarlari handiaren bizitzan eta musikan bidaia egin dugu 'Faktoria'n.

/strong>'n.