Faktoria
Txiotesiaren garailea
Uxoa Iñurrieta, euskarazko itzulpen automatikoak hobetzeko lanean
No me rayes erdal esapidea ez da euskaraz "ez nazazu marra", baina horrela itzuliko digu itzultzaile automatikoak. Esapide horiek txertatzen ari da besteak beste, aurtengo txiotesiaren garailea.
-
6:35 min
UEUk ikertzaileei zuzendutako lehiaketa da Txiotesia. 6 txiotan laburbildu behar dute parte hartzaileek lantzen ari diren tesia. Ulergarrienaren saria irabazi du Uxoa Iñurrietak. Eta hori da, hain zuzen, bere tesiaren muina, itzulpen automatikoak euskaraz ulergarri izan daitezela. 'Faktoria'n eman dizkigu azalpenak.
Tesiaren zati gisa, gaztelaniazko esapideak itzultzea lortu nahi du. Zenbait jasota daude, Tomar el pelo esaterako, adarra jo gisa itzultzen du Iñurrietak erabiltzen duen Matxin 2.0 itzultzaileak. Baina esapide ugari ez. No me rayes idatzita, ez nazazu marra irakur dezakegu, esaterako. "Horrelakoak dira hobetu beharrekoak" esan digu Iñurrietak. 52 parte hartzaileen artean nagusitu da Iñurrieta Txiotesian.