Faktoria
Mentoretza proiektua
Berez zaila den nerabezaroan, motxilan karga bat gehiago daramate
Urretxindorra: 10-14 urte bitarteko atzerritarrei, edo hemen jaiotakoak izanda ere, kanpoko gurasoak dituzten gaztetxoei laguntzeko mentoretza proiektua.
-
20:53 min
SOS Arrazakeria elkartearen bitartez, nerabe atzerritarrak eta Unibertsitatean ikasle dabiltzanak bikoteka aritzen dira Urretxindorra mentoretza egitasmoan. Proiektuan ari diren bi lagun izan ditugu 'Faktoria'n; Maite Arnoso Sos Arrazakeriako presidentea, eta gaztetxo batekin mentoretza lanetan ari den Joanes Lameirinhas psikologia ikaslea.
Aurten 28 bikote osatu dira, iazkoaren aldean, halako bi. "Egitasmoa ezagutu ahala, eskaera gorantz" doala kontatu digu Maite Arnosok: "nerabe hauek harremanetarako eta ikasketetarako dituzten zailtasunetan laguntzen diegu, beren ongizatea errazteko".
Joanesek hala aurkeztu digu bere bikotekidea: "Mikelek 12 urte ditu, eta hemen jaioa bada ere, guraoak Ecuadrokoak ditu. Astero 3 orduz egoten naiz harekin. Biok erabakitzen dugu zer egin nahi dugun; kultur ekintzaren bat, kirola, zinemara joan... edozer egin genezake, beti ere bion arteko konfiantza garatzen lagunduko diguten ekintzak". Edade zaila da, izan ere, nerabezaroa. Joanesen hitzetan "lehendik konplikatua den garaian, motxilan beste karga bat eraman behar" izaten dute.