Itxi

Faktoria

Ikastaroa

Inori ez gustatuta ere, errege opilak gaineko fruta gozoak behar ditu

Gabonak gainean ditugun honetan, errege-opil eta gin tonic goxoak nola prestatu ikasi dugu Faktorian.

  • 9:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Datozen egunotan Beasainen eta Zumarragan ematekoak diren bi ikastaroren harira, Gabonetako jan-edanari begira jarri gara 'Faktoria'n.

Fran Iglesiasek kontatu digu "orea ongi jaisten" uztea dela errege-opil goxo-goxoa egiteko sekretua; hiru-bat orduan utzi beharra dago. Gainerakoan, aitortu digu ez duela inor ezagutzen opil gaineko fruituak gustatzen zaizkionik; baina ez gustatuta ere, berak beti jartzen dizkiola. Gehiago ikasi nahi izatera, asteazken honetan, Beasaingo mendizale elkartean arituko da Fran Iglesias.

Eta gin tonic ederrak nola prestatu, aldiz, Zumarragako Bidezahar tabernako Koldok erakutsiko du, hilaren 22an, datorren ostegunean.

ren ostegunean.