Itxi

Faktoria

Zinema

Xelebrea bada ere, Gasteiz da Euskal Herria 'tropikala'

Sound of roots: ska eta reggae musika Euskal Herrian dokumentala ezagutu dugu 'Faktoria'n. Egileetako hiru gerturatu zaizkigu gurera!

  • 13:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Javi Blanco, Ainara Mentxaka eta Ane Cerratorekin aritu gara solasean 'Faktoria'n, Sound of roots: ska eta reggae musika Euskal Herrian dokumentalaren egileekin. Proiektu hau unibertsitateko lan batetik abiatu zela kontatu digute: 'klasean ginela hasi ginen honekin. Gustuko genuen gaia aukeratu, eta konturatu ginen Euskal Herrian bazela ska eta reggae panorama musikal potentea, baina apenas zegoela ikus-entzunezkoetan jasota'. Hala ekin zioten, beraz, ikertu eta elkarrizketak osatzeari.

80ko hamarkadan hasten da dokumentala. Rock radical vascoren garaian sartu zelako gurean musika mota hau; besteak beste, Potato eta Hertzainak taldeen eskutik.

Lan hau ikusi nahi izatera, Donostiako Dock of the Bay dokumental musikalen jaialdian ikusgai izango da aurki; urtarrileko bigarren astean.

 

stean.