Faktoria
Kultura bonuak
Gipuzkoa eta Bizkaian, kultura sos batzuk merkeago: hemen dira bonuak
Bizkaian Kutxabank bitartez, eta Gipuzkoan dendetan, eskura daude kultura bonuak.
-
Kultura bonua
6:03 min
Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien diru-laguntzari esker, hemen dira aurten ere kultura bonuak. Gipuzkoan, 61 herritan, 14.500 bonu jarri dituzte salgai. 20 euro ordainduta, 30 euroko gastua egiteko modua ematen dute. Errenteriako Xenpelar liburu-dendan, Mutrikuko Sabinan, Beasaingo Mirentxun, eta Donostia eta Zarauzko Garoan galdetu dugu 'Faktoria'n nolako martxa daraman salmentak.
Bizkaian aldiz, Kutxabanken bitartez lor litezke 12.750 bonuak. Euskarazko produktuen kasuan 24 euro ordainduta 40 euro gastatzeko aukera dago. Ekimen honen martxaz, Garoa eta Mirentxun liburu dendetan galdezka ibili da Iñaki Larrañaga lanakidea.