Faktoria
Bitxikeria
Ba al zenekien Atotxan baino lehen itsasoan atera zutela ikurrina?
40 urte bete berri dira Realeko eta Athleticeko jokalariek Atotxan ikurrina atera zutenetik. Izan ziren, ordea, garai bertsuan, debekatutako bandera bistaratu zuten kirol ekitaldi gehiago ere.
-
30:17 min
Lau kirolari elkartu ditugu 'Faktoria'ko mahaian. Iñaki Almandoz Donostiako Askatuak saskibaloi taldeko presidentea, Kepa Segurola Baskoniako jokalari izandakoa, Jose Angel Iribar Athleticeko atezain ohi eta egungo zuzendaritzako kidea, eta Cesar Blanco Soteran arraunlari ibilitakoa.
Franco hil ondorengo urte gatazkatsu haietan, kirolean zebiltzan hauek denak, eta beren partida zein estropadaren batean ikurriña atera zuten.
40 urte joan diren arren, Jose Angel Iribarrek "oso presente" du oraindik egun hura. "Nik uste ikurriñaren atzetik joan ginen jokalari guztiek dugula oso presente. Atotxa beteta zegoen, omenaldi eguna zen, txarangak... egun egokia zen hura egiteko. Jendea, emaitzarekin baino gehiago, ikurriñaren momentuarekin geratu zen".
Cesar Blanco arraunlariak kontatu digu Atotxako egun historiko hura baino lehenago atera zutela haiek ikurrina Nerboi ibaian: "Gran Premio Nervion estropada zen, iraileko hirugarren asteburuan. Gu ume moko batzuk ginen, traineruan hasi berriak eta estropada irabazi genuenean, brankatik atera zuen espalderuak".
Iñaki Almandozek eta Kepa Segurolak ere gogoan dute Askatuak eta Baskonia taldeek jokatutako derby batean ikurrina elkarrekin atera zutenekoa.
tera zutenekoa.