Itxi

Faktoria

Bilbon

Olentzero flamenkoa bazenik ere...

Bilboko Txurdinaga auzoko Artabe institututik jaso dugu sorpresa; Olentzero flamenkoa!

  • Olentzero

    6:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eguberri atariko astelehen honetan, Olentzero flamenkoa ezagutu dugu 'Faktoria'n. Bilboko Txurdinaga auzoko Artabe institutuko ikasle eta irakasleek ukitu flamenkoa eman diote Olentzeroren ohiko kantuari.

Laura Serrano irakaslea ibili da guztiaren antolaketan, eta Faktorian kontatu digu "erabat harrituta" dagolea kantuak izan duen zabalkundearekin. "Kasualitatez" abiatutako proiektua izan dela azaldu digu: "euskara sustatu eta bultzatzeko ekintzatan, iaz, Euskararen egunean Lau Teilaturen bertsioa egin genuen, oso ongi atera zen, eta aurten Olentzerorena egitea bururatu zaigu". Irakasle bati grabatzea otu, eta zuzendaritzaren oniritziarekin, duela astebete zabaldu zuten kantua.

Ukitu flamenkoa izatea ez da harritzekoa, izan ere, Artabe institutuko "ikasleen % 90 ijitoak" direla adierazi digu Laura Serranok.