Faktoria
Gizartea
'Bizirik daudenekin konpartitu behar dugu bizitza'
Euskadi Irratia
EiTB
Unai Serrano psikologoarekin Gabon garaiko hutsuneak nola gainditu ikasi dugu.
-
17:35 min
Gabon garaian, askotan, mahaiaren inguruan haserre eta tristurak ugariak izaten dira. Egoera horiei nola aurre egin kontatu digu Unai Serrano psikologoak.
Hurbileko norbait hiltzen zaigunean, lehen urtea bizitzea zaila izaten dela kontatu digu, baina hortik aurrera, Gabon garaia urtero tristuraz betetakoa bada, laguntza eskatu beharko genukeela azpimarratu digu. 'Bizirik daudenekin konpartitu behar dugu bizitza', hori da gaur Unai Serranok emandako gomendioa.