Faktoria
Moda
'Gauzak ondo egitea 20€ truke, ezinezkoa da'
Euskadi Irratia
EiTB
Txomin Plazaola diseinatzaileak Inditex-entzat lan egiten du eta Pototi haurrentzat arropa marka sortu berri du.
-
18:22 min
Txomin Plazaola aitonaren filmetarako arropa egiten hasi zen, eta gaur egun, moda diseinatzailea da. Bartzelonako irudi eta diseinu arloko goi mailako bi eskolatan irakasle lanetan ari da, Inditex marka ezagunarentzat diseinuak egiten ditu eta freelance moduan haurrantzat arropa marka sortu berri du: Pototi.
Moda munduan beti zer ikasi, irakatsi, eta zer diseinatu dagoela uste du, eta horrek bere balioa duela. Prezio merkea eta kalitatea bat etortzea oso zaila dela gaineratu du: 'Gauzak ondo egitea 20€ truke, ezinezkoa da'.