Faktoria
Herri Elkargoa
'Erakunde propioa izango dugu 'Pays Basque' marka kudeatzeko'
Mixel Etchebest, Mauleko auzapeza eta Jean Claude Iriart, Baionako zinegotzia, 'Faktoria'n, urtarriletik aurrera martxan izango den Iparraldeko Herri Elkargoaz.
-
20:37 min
Urte berriarekin batera hasiko da lanean Ipar Euskal Herriko Herri Elkargoa. Mixel Etchebest, Mauleko auzapeza, eta Jean Claude Iriart, Baionako zinegotzia, 'Faktoria'n izan dira azalpenak ematen.
Erakunde berriaren eskumena izango dira ekonomia, garraioa eta etxebizitza oso osorik. Horrek esan nahi du, Jean Claude Iriarteren esanetan, lurralde antolaketa definitzeko politika publikoak antolatzeko gaitasuna izango dutela.
Barrura begira ez ezik, kanpora begira, Iparraldearen ahotsa ozenago entzungo dela uste du Mixel Etchebestek 'aho batez arituko garelako' eta 'dagoeneko izen ona duen Pays Basque marka kudeatzeko erakunde propioa izango dugulako'.
ango dugulako'.