Itxi

Faktoria

Elkartasuna

Samusa: Mozambikeko haurrei laguntzeko edukiontzia bete nahian

Markel Meseguer eta Jon Gallardo gazteak izan ditugu 'Faktoria'n; Mozambikeko umeei laguntzeko duten proiektuaren berri eman digute.

  • 14:11 min
imagen player
imagen player
imagen player

Markel Meseguer eta Jon Gallardo gazteak izan ditugu 'Faktoria'n, eta Mozambikeko umeei laguntzeko duten proiektuaren berri eman digute. Izan ere, gradu amaierako lana egitera Mozambikera joan ziren 2 gazteak; eta handik itzulita ere, bertako umeei laguntzen jarraitzeko asmoa dute. Bertan ikusitakoak "bizitza aldatu" die bi bilbotar hauei: 'Mozambiken, emakume bakoitzak, bataz-beste, sei haur izaten ditu, eta erdiak baino ez dira aurrera ateratzen'. 1977-1992 arteko gerra zibil gogorraren beste ondorioetako bat populazio gaztea da: "herritarren % 60 18 urtez beherakoak dira".

Samusa ekimenaren bidez ari dira Mozanbikeri lagundu nahian. Edikiontzi solidario bat bete nahian dabiltza hara igortzeko, eta edonork egin ditzake ekarpenak.

Informazio gehiago, hemen: asociacionsamusa.org

rg