Faktoria
'Guria Ostatua'
R. Ordorika: 'Jendea begira-begira sumatzen dut, kantu berrien zain'
Guria Ostatua zuzenean aurkezten ari da musikari oñatiarra. Errege Egunez Donostiako Victoria Eugenia antzokian aritzekoa da. 'Faktoria'n izan dugu Ruper.
-
Ruper Ordorika
36:04 min
Ruper Ordorika Guria Ostatua zuzenean aurkezten ari da, eta Errege Egunez Donostiako Victoria Eugenia antzokian aritzekoa da. 'Faktoria'n izan dugu, kontzertu horren atariko.
Diskoa erabat eginda zegoela, azken uneko erabakia izan zen izenburuarena Ruper Ordorikak kontatu digunez: 'gure kanpamendu basea izaten zen, handik abiatzen ginen batera eta bestera' eta halaxe jarri dio izena azken lanari: Guria Ostatua. Lan berriarekin harrera ona izan duela adierazi digu, oholtzatik jendea arreta jarrita sumatzen duela: 'begira-begira ikusten ditut, kuriositatez, kantu berriei erreparatuz bezala'.
Diskoan musikari batzuekin aritu ohi da, eta zuzenean aldiz, Mugalariekin. Ruperrek dio 'kantuak beste soro batean ereitearen' tankerakoa dela batzuekin eta besteekin aritzea.
Haren lagun Joseba Sarrionaindiaren koloretako argazkiaz ere galdetu diogu, eta argitarapen horrekin 'lasaitasun handi bat' sentitu duela aitortu digu, pausu bat izan dela, eta zer ekarriko duen jakiterik ez dagoen arren, 'onerako' izango delakoan dago.
delakoan dago.