Itxi

Faktoria

Erreportajea

Osakidetzako helikopteroa ezagutu dugu, 10. urteurrenean

Nieves Camero medikua, Iñaki Aristegi erizaina eta Aingeru Vidigal kopilotoa izan ditugu 'Faktoria'n, zerbitzua martxan jarri zeneko 10. urteurrenean.

  • 17:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

10 urte bete ditu Osakidetzako larrialdietako helikopteroak. 8 medikuk, 10 erizainek, pilotuak eta kopilotuak osatzen dute helikopteroa martxan darabilen giza lantaldea. Gaur egun, ezinbestekoa bihurtu da osasun sisteman. Urte osoan larrialdi asko bideratu ditu, 350 irteera egin ditu urtean helikopteroak, denak larrialdiak izan ez badira ere. Euren lanaz hitz egin digute Nieves Camero medikuak, Iñaki Aristegi erizainak eta Aingeru Vidigal kopilotuak 'Faktoria'n.

'Guztia prest izatea', hori da euren lanaren funtsa. 'Lanera sartzen garenean, helikopteroa errebisatzen dugu, materiala ondo egotea da funtsezkoa, dena prest edukitzea. Edozein momentuan irten gaitezke eta horregatik egon behar dugu prest', azaldu digu Aristegik. Helikopteroa eguzki ordutan mugi dezakete. Buruan geratu zaion kasua bere lehenengo irteera izan zen Vidigal kopilotuarentzat. 'Igorren izan zen, joan ginen abisu batera kamioi batek pertsona bat harrapatu zuela eta. Erizainek atera zuten gizona kamioi azpitik, ni laguntzen egon nintzen eta halako batean kamioi gidaria ohartu zen bere aita zela harrapatutakoa. Oso gogorra izan zen, eta, gainera, lehen eguna', gogoratu du. Dena den, egunero ez dituzte horrelako kasuak izaten. 'Ospitale arteko trasladoak ere egiten ditugu. Gasteiztik Gurutzetara, umeen zainketa intentsibora, esaterako, sarri egiten ditugu bidaiak eta erretako pertsonak ere leku aldatzen ditugu', nabarmendu digu Camero medikuak.

Zerbitzu honen azkartasunak bizitza ugari salbatu ditu 10 urteetan. Xehetasun guztiak, 'Faktoria'n izan dugun solasaldian.

 

dian.