Itxi

Faktoria

Langileen elikagai bankua

'Janaria jasotzeaz gain, jendea euren egoeraz jabetzea nahi dugu'

Asier Petrirena Errenteriako Langileen Elikagai Banku Solidarioko kidea da. Duela gutxi sortu dute elikagai banku hau, janaria banatzeaz gain kontzientziak piztea ere helburu duena.

  • 7:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

Errenterian 2.538 pertsona daude langabezian; horietako mila pasatxok jasotzen du diru sarrerak bermatzeko errenta. Asko dira beraz, elikagai bankuetara jo beharrean direnak. Langileen Elikagai Banku Solidarioak ordea, haratago jo nahi du. 'Kapitalismoa bera dagoela arazoaren erroan' ikusarazi nahi dute eta 'eskuin muturreko mezuei aurre egin', Asier Petrirena ekimeneko kideak 'Faktoria'n esan digunez.

'Janariaren beharrean dagoenak ikusi behar du sistema dela arazoa. Arazoa ez dago beste txiroengan, etorkina izan edo hemengoa, arazoa sekulako aberastasuna pilatzen ari den hemengo jendea da'.

Abenduan lehen saioa egin ostean, urtarrilaren 28an egingo dute hurrengo bilketa eta banaketa. Sare sozialen bidez kontaktatu daiteke eurekin edo 688685794 telefonoan.

ng> telefonoan.