Faktoria
Direnak eta ez direnak
Amuriza eta Cid, gogoetan: Filmeetan itzulpena, ala jatorrizkoa?
Loreak filma Espainiako telebistan gazteleraz eman dutela eta, sortu den polemika aitzakia gisa hartuz, gaia mahai gainean jarri diegu Xabier Amuriza eta Carlos Cid kolaboratzaileei.
-
15:57 min
Loreak filma Espainiako telebistan gazteleraz eman dutela eta sortu den polemika aitzakia gisa hartuz, gaia mahai gainean jarri diegu Xabier Amuriza eta Carlos Cid kolaboratzaileei 'Faktoria'n.
Filmak itzulita ikusteko ohitura zabalduta dago Hego Euskal Herrian eta Espainiako estatuan. Xabier Amurizak itzulpena ez dela arazoa uste du. 'Zergatik ez da itzuliko hizkuntzak itzultzen badira, nik hori ondo ikusten dut. Niretzat, zaila da azpitituluei begira ikustea pelikula bat'.
Carlos Cidek berriz, bi aldeei ikusten die arrazoia. 'Esango nuke ni bikoizketa onaren aldekoa naizela. Adibidez, Loreak filmean, iruditu zitzaidan pertsonaia batzuk ondo zeudela bikoiztuta eta besteak ez. Berdin, bikoiztuta ez bada, eta azpitituluak badaude, hori ondo eginda badago, ondo iruditzen zait. Dena den, uste dut, estatuan, filmik bikoiztu ez balitz jendeak hobeto jakingo lituzkeela beste hizkuntzak, dena itzulita emateak eragotzi du hori'. Solasaldi osoa duzue entzungai.
uzue entzungai.