Itxi

Faktoria

80. urteurrena

'Eguna' euskarazko lehen egunkariaren orrietan murgildu gara

1937ko urtarrilaren 1ean lehen alea atera zuen Eguna euskarazko lehen egunkariak. 6 hilabeteko ibilbidea egin zuen. Javier Diaz Noci eta Maria Gonzalez Gorosarri adituen bidez ezagutu dugu.

  • 24:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

1937ko urtarrilaren 1ean lehen alea atera zuen Eguna euskarazko lehen egunkariak edo, orduan esaten zen bezala, izparringiak. 6 hilabeteko ibilbidea egin zuen Egunak, Frankoren aldeko armadak Bilbo hartu arte. Lau gazteek osatzen zuten erredakzioa: Eusebio Erkiagak, Agustin Zubikairaik, Jose Mari Arizmendiarretak eta Alejandro Mendizabalek. Kazetari nagusienak 25 urte besterik ez zituen. Javier Diaz Noci eta Maria Gonzalez Gorosarri adituen bidez ezagutu dugu 'Faktoria'n.

Javier Diaz Nocik aurrekariak aipatu dizkigu. 'Aurreko bi hamarkadetan, bidea prestatu zen 20 eta 30eko lehen urteetan, Argia izeneko astekariarekin eta Lizardiren gidaritzarekin. Argia, badirudi bidean zela egunkari bihurtzeko, baina orduan ezerezean geratu zen. Amets hori 1937ko lehen egunean bete zan. Beraiek zioten moduan, euskaltzale eta euskaldun guztion amets zoro hura bete zen'. Gerrak eragina izan zuen horretan. 'Dudarik gabe, gerra izan zen txinparta. Agustin Zubikaraik berak esan zuen egoera normal batean, gerra gabe horrelako egunkari bat lau kazetarirekin egin ote zitekeen zalantzak zituela. Dena den, faxisten garaipenak erabat moztu zuen hori'.

Maria Gonzalez Gorosarrik Egunak lantzen zituen gaiak aipatu dizkigu. 'Batez ere, gerra pairatzen zuen gizarteari interesatzen zaizkion gaiak: Janaria noiz banatuko zen, herriak defendatzen zituzten batzordeetako telefono zenbakiak eta fronteari buruzko albiste positiboak. Eguna antifaszismoaren baitan lerratzen zen argi, beste bandoari faszista deitzen zion', argitu digu.

Xehetasun guztiak jaso ditugu 'Faktoria'n.

gu 'Faktoria'n.