Itxi

Faktoria

Teknologia

Borrokan jolaserako edo arriskuak azaleratzeko, bideo jokoak

'Dinasty Feud' eta 'Hackend, se acabó' el juego bideo jokoak ezagutu ditugu 'Faktoria'n; mundu zabal horren bi adibide erabat ezberdin dira.

  • Argazkia: paulinapratko

    17:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bideo jokoak hartu ditugu hizpide, eta Kaia Studios etxeko Jon Sanchez eta Virtualwareko Maria Madarieta izan ditugu 'Faktoria'n.

Kaia Studiosen zorioneko daude azken aldian, Azplay jaialdian Euskal Herriko bideo-joko onenaren saria jasoa baitute, baita Playstation saria ere. Jon Sanchezek azaldu digu "sariek ematen duten eskaparate" horretaz baliatzen ari direla orain "bestelako publikoengana iristeko". 'Dinasty Feud' joko dibertigarria dela kontatu digu: "garai ezberdinetako borrokalariekin jolasteko" aukera ematen duena, "piratak, bakeroak, bikingoak...".

Oso bestelakoa da Virtualware etxeak garatu duen 'Hackend, se acabó el juego'. Enpresa txikietan ere teknologia berriak sartuta dauden honetan, jokoaren helburua "teknologia horien arriskuez jabetzea" dela kontatu digu Maria Mdarietak. "Lapurra nondik sartu den" ikertu behar du jokoan ari denak.

 

denak.