Faktoria
Elkarrizketa
Jaio: 'Gauzak ongi, 'Amaren eskuak' ingelesez aurten aterako da'
Idazle gasteiztarraren bi ipuin Best European Fiction 2017 antologian argitaratu berri dituzte. 'Faktoria'n izan dugu gaur.
-
27:18 min
'Nazioarteko argitalpen batek hizkuntza txikiak kontuan' hartzea zeinen garrantzitsua den kontatu digu Karmele Jaio idazleak 'Faktoria'n: 'beti da erakuslehio bat, bai gure literaturarentzat, baita jakina, niretzat ere'. Idazle gasteiztarraren bi ipuin Best European Fiction 2017 antologian argitaratu berri dituzte. Aurrez, Iban Zalduaren eta Harkaitz Canoren lanak ere aukeratu izan dituzte Europako fikzio antologia honetarako.
Liburutan argitara eman gabeak dira aukeratu dituzten bi ipuinak. 'Ispiluarena' 'zahartzen ari den emakume baten ispilu aurreko errepasoa da; gorputzaren eta bizitzaren errepasoa'. 'The scream' edo 'Oihua', aldiz, pasioei buruzko lana dela kontatu digu: 'literaturarekiko eta futbolarekiko pasioa' jasotzen ditu.
Norbere lanak ingelesera itzultzea mugarri izaten dela kontatu digu; izan ere, feria eta gainerakoetan, editoreek beti horixe eskatzen baitute, ingelesera itzulitako lana erakustea. Ildo honetan, Amaren eskuak liburua, gauzak ongi, aurten bertan argitaratuko dute ingelesez.
lesez.