Faktoria
Etxegabeak eta hotza
'Gazteenentzat errekurtso berriak prestatzen ari gara'
Edurne Eginorekin, Iruñeko gizarte gaietarako zinegotziarekin, hitz egin dugu 'Faktoria'n. 'Ohikoa baino 13 pertsona gehiago izan ditugu gaur etxegabeentzako aterpean'.
-
4:17 min
Iruñeko Udalak etxerik gabekoentzat duen aterpe zerbitzuak 156 pertsonari eman die aterpe azarotik honuntza. Ohiko erabiltzaileak 45-50 pertsona dira, baina gaurkoa bezalako gau hotzetan gehiago izaten dira. Edurne Eginorekin, Iruñeko Gizarte Gaietarako zinegotziarekin, hitz egin dugu 'Faktoria'n.
Eginoren esanetan, gero eta gehiago dira batetik bestera ibili beharrean Iruñean geratzea erabakitzen duten pertsonak, eta horrek errazten du pertsona horiekin lan egitea.
Bestetik, badira etxerik gabeko oso pertsona gazteak, eta horientzat errekurtso berriak prestatzen ari da Iruñeko udala, ohiko aterpeez aparte.
terpeez aparte.