Publizitatea
Itxi

2017/01/18

11:35

Faktoria

Zientzia ikerketa

Gazterik hildako lagunaren bideari segika...

32 urte zituela hil zen Ainhoa Murua ikerlaria. Harekin batera lan egindakoek, Ainhoak hasitako lanari eutsi, eta saria jaso dute. Edorta Santosek azaldu digu nor zen Ainhoa.

  • 18:48 min
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Zientzia ikerketa eta adiskidetasuna uztartzen dituen istorioa da 'Faktoria'n entzun duguna. Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultateko ikerlaria da Edorta Santos. Hala zen Ainhoa Murua ere, harik eta 2012an, 32 urte besterik ez zituela, minbiziak eraman zuen arte. Hark hasitako bideari eutsi diote lankideek.

Zelulen mikrokapsulatzean egin zuen Ainhoak tesia. Edortak azaldu digu gaia zertan den: "zelulak kaiolatxo batzuetan sartzea bezala da, ondoren gorputzaren beharraren arabera, organo artifizialen gisan funtziona dezaten". Gaitz kronikoen sendabidean eragin handia izaten ari den gaia da, eta Edorta Santosek adierazi digunez, "merkaturatzetik oso hurbil egon litezke honetan oinarritutako botikak".

Ainhoak minbiziaren aurrean izandako jarreraren kontakizun hunkigarria egin digu Edorta Santosek.

 

tosek.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;