Faktoria
MIR prestatzen
Medikutarako bidean
Barne Mediku Egoiliar edo MIR azterketa prestatzen ari diren bi ikaslerekin aritu gara 'Faktoria'n.
-
9:08 min
Barne Mediku Egoiliar edo MIR azterketa prestatzen ari diren bi ikaslerekin aritu gara 'Faktoria'n. Eztitxu Gaztelumendi eta Diego Manzano urduri daude larunbateko azterketarako. Sei urteko mediku-ikasketen ondotik, 'lanik handiena egina' dagoela aitortu arren, 'errepasatzeko, eta bereziki, urduritasunari eusteko egunak' direla kontatu digute.
Zertan espezializatu baino, zertan ez, argiago daukate. Eztitxuk oso gustuko du pazienteekiko harremana, eta, hala, 'familia mediku edo pediatra' izatea gustuko luke. Hala ere, argien daukana, ez duela inondik inora onkologian aritu nahi. Diegok aldiz, Zainketa Intentsiboetako Unitatea du maiteen, eta nahiko ez lukeen artean, kirurgia aipatu digu. Edozein modutan, 'azterketa bera da aukeratara gidatzen' zaituena.
tuena.