Faktoria
Arrasate
Lapurreta, Arrasateko udaletxean
Maria Ubarretxena Arrasateko alkatea izan da 'Faktoria'n: 'Segurtasunari buruzko gogoeta egin beharko dugu'.
-
6:30 min
Lapurreta egin dute asteburuan Arrasateko udaletxean. Alkatearen bulegoa arakatu dute batez ere, eta idazkariaren bulegotik zigiluak eta hainbat giltza eraman dituzte. Maria Ubarretxena alkateak eman dizkigu azalpenak 'Faktoria'n.
Segurtasun kamerarik ez dago Arrasateko udaletxean, baina, urte eta erdian, hainbat eraikin publikotan izan diren lapurretak kontuan hartuta, segurtasun neurri egokiei buruzko gogoeta egin beharko dela uste du alkateak.
ateak.