Faktoria
MUN kongresua
Nazio Batuen Erakundea Gernikako batzarretxean irudikatu dute
MUN kongresua lehen aldiz Euskal Herrian ari dira egiten. Kongresu horren funtsa da 11 herrialdeetatik etorritako 300 gaztek Nazio Batuak irudikatzea. Ayalde ikastetxea ari da antolakuntzan.
-
10:28 min
Nazio Batuen Erakundea Gernikan da egunotan, gazteen bidez. Izan ere, MUN kongresua ari dira egiten lehen aldiz Euskal Herrian. Kongresu horren funtsa da 11 herrialdetatik etorritako 300 gaztek Nazio Batuak irudikatzea. Bilboko Ayalde ikastetxea ari da antolakuntzan. Itxaro Sorozabal ikastetxeko zuzendariak adierazi digu ekimenaren sorburua zein izan zen 'Faktoria'n.
'Irakasle ingles bat dugu Ayalden. Berak Inglaterratik ezagutzen zuen esperientzia hau eta bere bidez hasi ginen lantzen'. Ekimenaren funtzionamenduaren berri ere eman digu Sorozabalek. 'Ikasleek egiten dutena da ONUko ordezkari modukoak izan osotasunean. Antolakuntzak jarritako gai baten inguruko ponentziak egiten ari dira eta euren herrialdeek duten errealitatearen arabera ponentzia horiek sortzen defendatzen dituzte. Eta bukatzeko horiek onartu edo ez ere erabaki behar dute'.
Leire Tejedor da ekimenaren komunikazio arduraduna. 'Errefuxiatuen gaia, arlo militarra… gai gogor eta serioak landu dituzte', nabarmendu digu. 'Batxilergoko ikasleak dira baina gaiak sakon lantzen dituzte eta aberasgarria da'.
erasgarria da'.