Faktoria
Epailetarako bidean
Ainhoa Quinto: 'Epaile izateko diziplina da oinarrizkoena'
O. E. | EUSKADI IRRATIA
23 urterekin epaile karrerako oposizioa gainditu du, eta praktiketan ari da Bartzelonan. Gauzak ondo, 25 urte betetzerako, epaile izango da.
-
12:40 min
Donostiarra da Ainhoa Quinto. Euskal Herriko Unibertsitatean Zuzenbide ikasketak bukatu, eta, bi urte eskasera, oposizioa gainditu du. Bartzelonan ari da orain praktikak egiten, eta okerrik ez dela, bi urte barru, epaile izango da. 23 urteko epaile gaiarekin hitz egin dugu 'Faktoria'n.
13-14 urte zituenerako, argi zeukan epaile izan nahi zuela: 'betidanik izan dut argi, eta 17 urterekin ikasketak hasi nituenean, mundua konpondu nahi nuen, justizia egin... baina sententzia bat irakurri orduko, are argiago ikusi nuen, nik huraxe egin nahi nuela: sententziak idatzi'.
Bide penala eta familia arloa asko gustatzen zaizkiola kontatu digu, nahiz eta familia barruko tira-biratan 'miseria handiak' ikusi izan dituen; 'esaterako, dibortzio kasuetan, gurasoek seme-alabak nola erabiltzen dituzten'.
Epaile karrerak 'sakrifizio handia' eskatu diola aitortu digu, eta diziplina dela oinarri nagusia: 'egunero 9-10 ordu ikasteko prest' egon behar dela dio 'gauza asko bazterrean uzteko, astean egun bakarreko atsedena izateko...'.
na izateko...'.